ESZENA

“Katapulta Tour Gipuzkoa” zirkuituarekin antzerki proposamen bikoitza, Bergaran

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituak bi antzerki emanaldi eramango ditu Bergarako Seminarixora datorren abenduaren 13an, ostiralean. Emanaldiak, bata bestearen ondoren, gaueko 21:00etatik aurrera izango dira.

Hala,lehenengo ikuskizuna Type konpainiaren eskutik  Entrecomillas antzezlana izango da, barreak eta negarrak eragiten duten horietako bat. Bertan, editoreak atzorako behar zuen liburu bat idatzi behar duen idazlearen istorioa kontatzen da.

Type konpainiak, 2015ean, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean hasi zuen bere ibilbidea Esteve Solerren testuetan oinarritutako Contra el progreso.Contra el amor.Contra la democracia antzezlanaren sorkuntzarekin. 2016an, Uranio 235 obra aurkeztu zuten, Alfonso Sastreren testuekin moldatutako lana. Eta orain, 2018an sortutako Entrecomillas lana aurkeztera datoz  Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren eskutik.

Agertokira igoko den bigarren konpainia, aldiz, Txinparta Antzerki Taldea izango da. Asier Oruesagastiren zuzendaritzapean, Ander  Azurmendi eta Nerea Gorriti aktoreek, Iñigo Dierez taldeko kidearen testuetan oinarritutako Zurrunbiloan obra aurkeztuko dute: “Gaizka mutil zoriontsua da. Edo hori dio berak… Askotan dena ez da uste duguna, eta poztasunaren maskara erortzen denean, benetako emozioen zurrunbiloa deskubritzen dugu. Agian Arogya izeneko neska horrek lagundu ahal izango dio Gaizkari…”.

Txinparta Antzerki Taldea 2012an sortu zen Iñigo Dierez eta Ander Azurmendiren eskutik. Irakasleak antzezlana izan zen taldearen lehen lana. Urte askotako geldialdiaren ondoren, 2017an, Pisu Ezpartekatua mikroantzerkia ren agertu ziren berriro eszenan,  hasieran  Nerea Gorriti eta Ane de Miguel,  baina geroago  Asier Oruesagasti eta Iñigo Dierez gehitu zitzaizkien. Orain, berriro elkartu dira Zurrunbiloan obrarekin eta Donostia Kulturaren Poltsiko Antzerki Sorkuntzako saria eskuratu dute, gainera.

Informazio gehiagorak,  katapulta.org web orrian sartu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button