MUSIKA

“Katapulta Tour Gipuzkoa” kontzertuen zirkuituak Bergara eta Urnieta bisitatuko ditu

Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituak kontzertu bi eskainiko ditu asteburu honetan, bata Bergaran eta bestea Urnietan. Hala, gaur bertan, Bergarako Seminarixuko agertokira Raitx eta Sara Zozaya  taldeak igoko dira

Orain arte, Raitx (Rakelek) gitarrarekin eta une anarkiko pertsonaletan inprobisaturikoolerkiz beteriko koaderno batekin, zenbait kontzertu Donostian egin ditu, batez ere Musikagela proiektuaren laguntzaz. Baina orain, “inprobisatzeko duen gaitasuna eta talentua landu nahi du eta bere musika-eskaintza zintzo bihurtu, letra ahaltsu eta konpasa galdutako erritmoekin, soinu sintetiko eta berezkoekin, kantautore-musikak guk orain arte entzun gabeko forma har dezan”.

Raitxekin batera Sara Zozaya Donostiarra arituko da. Donostian jaioa, akordeoiarekin hasi zen musika mundua eta Piazzolla jotzetik, bere kantak sortzeari ekin zion 12 urterekin. Hala, gitarra eta teklatuaren laguntzaz, orain, Nerabe taldeko abeslaria izateaz gain, bakarkako bideari ekin dio. Lehenengo EP laburra 2018ko abenduan atera zuen; duela  gutxi, Hiriko Soinuak txapelketan irabazle izan da; eta Bartzelonako Los Aperitivos de Primavera Sound kontzertuetan zuzeneko kontzertuak eman ditu. Hitzordua, gaueko 21:00etatik aurrera.

Eta biharkoan, azaroaren 16an, Urnieta izango da Sozayak ekimen honekin bisitatuko duen herria. Berarekin batera Ainhoa Larrañaga musikaria arituko da oholtzan. Ainhoa Larrañaga 18 urteko musikari, abeslari eta aktoresak bere bakarkako proiektu musikala garatzen ari da eta zuzenetarako Amaia Miranda, Garazi Esnaola, Haritz Lauroba eta Iker Lauroba musikariak ditu taldekide. Buru belarri sartuta dabil, gainera, bere lehen disko izango denaren abestiak grabatzen, 2020 urte hasieran kaleratuko duena.

Zirkuituaren gaineko datu guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button