MUSIKA

“Katapulta Tour Gipuzkoa” ekimenak Azpeitia izango du agertoki igandean

Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituaren jaialdi ibiltariak, surfa, surf-musika eta surfaren kultura uztartu nahian Gipuzkoako zenbait herri bisitatu ondoren, Azpeitia izango du oraingoan geltoki.

Hala, igandean, urriaren 13an, Tenperaren eta Espagueti taldeen kontzertua antolatu du ekimenak. 19:00etan izango da hitzordua Azpeitiko San Agustin Kulturgunean doako sarrerarekin eta Tenperaren  90.hamarkadako rock alternatiboak eta Espaguetiren pop doinu freskoek hartuko dute lekukoa.

Iker Munduate, Iker Torra eta Jon Almuedo gazte Donostiarrak  dira Tenperako kideak eta rock alternatibo horren baitan,  noise-rock edota punk estiloan murgiltzen dira. Talde gaztea da, duela urte bat besterik ez baitira elkartu talde honen izenarekin. Hala ere, bi lan dituzte kalean: bi abestiz osatutako EP-a (2017) eta lau abestiz osatutako Business  (2019). Gainera,  Gipuzkoako hainbat areto eta jaialditan ezagutarazi dute euren musika, esaterako, Dabadaban, Tabakalerako Kutxa Kultur Kluban eta Intxaurrondoko kultur etxean eman ditu dagoeneko kontzertuak. Baita, Donostia Festibalean eta Irun Zuzenean festibalean ere. Eta orain, Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituaren jaialdi ibiltariaren barruan aukera paregabea izango da oraindik ezagutzen ez dituenak, taldea ezagutzeko.

Espagueti  taldea aldiz, Alejo, Asier, Ion Mikel eta Damianek osatzen dute, duela hamarkada bat baino gehiagotan “era birtualean” zenbait taldetan esperientzia duten lau kidek. 2014 urtean elkartu eta sortu zuten taldea. 2015etik 2017ra, hiru EP grabatu zituzten, eta egun laugarren grabazioa ari dira prestatzen. Pop freskoa eta letra dibertigarriak dira haien ezaugarri, “parapapapa eta  melodia itsasgarriak, ohar autobiografiko eta nobela merkearekin nahastuta”, euren esanetan. Energia handiko lehergailua ari direla prestatzen esan dute, laster argia ikusiko duen lan berriari erreferentzia eginez: “Espagueti egoera puruan. Al dente: dibertigarria, zuzena eta freskagarria”, gaineratu dute.

Ekimenaren informazio guzti-guztia duzue, katapulta.org webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button