ARTEA

"Katalina kontalari" euskarazko liburu ilustratua kalean da

Katalina kontalari naturaren eta zomorroen bizitza baketsuari buruzko ipuina da. Txitxarra batek, mantangorria, tximeleta eta matxinsalto bihurtuko den hankaluze baten istorioak kontatzen ditu.

Estibalitz Jalonek haurtzaroko oroitzapenak eta bere sorterri Iekora izan ditu gogoan basoa eta txitxarra sortzeko, azkeneko hau bere amonaren irudia baita.

Teknika artistikoei dagokionez, ur-margoak, gouaches-ak, zur, kafe, te edo lixiba margoak erabili ditu, eta azken ukituak emateko, behatzez baliatu da. Etxepare bekaren III. Edizioaren epaimahaiak "albumeko marrazki goxo eta leunak" nabarmendu zituen.

2006 urtetik aurrera, Etxepare haurrentzako albumak sortzeko beka bihurtu zen, euskaraz sortutako albumen produkzioa sustatzeko helburuarekin. Euskarazko album ilustratuen sorrera bultzatzeko asmoarekin ere sortu zen.

Pamielak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button