MUSIKA

Kaso Mai taldeak “Giza faktorea” plazaratu du

Kaso Mai Oreretan eratu zen 2006an, eta oraintsu Giza faktorea izenburuko hirugarren lana plazaratu du. Taldeak askotariko eraginak biltzen ditu eta euskaraz, gaztelaniaz eta italieraz abesten du.

Taldearen soinua post-hardcorearen esparruan kokatzen da, baina askotarikoa giroak agertzen ditu diskoan bildutako zortzi kantuetan: epikoak, akustikoak… Standstill eta antzeko taldeen gisara. Diskoa Oteizako Iman estudioetan grabatu dute, HX Record ekoizlearen gidaritzapean.

Noticias Musicales webgunearen arabera, “diskoak elementu zoragarriak ditu barreiatuta kantu guztietan, eskarmentua eta kemena haien egituretan eta sakontasuna mezuan, zeina modu perfektuan uztartzen den musikarekin. Egungo lan interesgarrienetariko bat da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button