MUSIKA

Kaskezur eta The Brontës taldeak, Gasteizko “Muinoko Hotsak” egitarauaren baitan

Gasteizko Muinoko Hotsak programazioa abian da berriro ere. Hala, hil honetan bi kontzertu ondu dituzte: iragan martxoaren 1ean burututako Willis Drummond eta Azken Aukera, eta martxoaren 23an izango den Kaskezur eta The Brontës. Kontzertuak Arabako hiriburuko gaztetxean izaten dira.

Baztango Kaskezur taldeak Kaskezur taldeak Azpisugeak (Mukuru Records) izenburuko lana aurkeztuko du Gasteizen. Azpisugeak diskoak hamar kantu biltzen ditu, distortsio handiko gitarrekin ondutako pop zaratatsuaren esparruan iltzatutakoak, 1990eko hamarkadako indie-pop oihartzunak haizatzen dituztenak. Grabazio hori iazko onenen artean kokatu da. Inaxio Esnaola musika kritikariaren (Berria) arabera, “Badirudi laugarren lana ez dela oharkabean pasatu, zorionez. Laukotea berritu arren, Iñigo Iturriak eta Ion Mindegiak berretsi dute zein sortzaile finak diren. Gitarra jotzeko eta kantatzeko ere bai. Lore sorta eta Azpisugeak kantuak ez dira klasiko bihurtuko, ez dira karaokeetara iritsiko, baina hain dira ederrak. Diskoa bezainbeste”.

The Brontës gasteiztarrak 1995ean eratu ziren, pop izpiak zabaltzen dituen pop kiriotsua zabaltzeko. Ingelesez abestutako hiru disko plazaratu ostean, hirukotea gaztelaniaz hasi zen abesten, bai eta bi disko gehiago grabatu ere: Vender la sombra eta Que La tierra te sea leve; azken hori 2013koa. Duela hiru urte, 2005ean grabatutako eta argitaratu gabeko lana paratu dute haien bandcampean: Late. The lost songs, Paco Loco ekoizleak zuzendua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu