MUSIKA

Kashbad itzuli da arrakala berriarekin

Kashbad talde gipuzkoarrak 2000. urteko udan egin zuen azken kontzertua, eta harrezkeroztik, ezer gutxi jakin dugu taldeaz, taldekideak hainbat proiektutan sartuta aritu diren arren. Bada, laukotea itzuli egin da, eta besapean Arrakala (Bonberenea Ekintzak) izenburuko lana dakar.

Promomusika promotorearen oharrean jasotzen denez, “Kashbad inoiz baino taldeago azaltzen da aro berri honetan. Taldekide bakoitzak egindako musika bideak eragina izan du taldearen soinuan. Urteek emandako esperientziak eta aro berri bat zabaltzeak ematen duen indarraz, taldea hazi egin da”.

Kashbad bandak hiru disko argitaratu zituen 90eko hamarkadan, hirurak egun desagertuta dagoen Esan Ozenki diskoetxearen bidez: Kashbad (1996), Distantzia (1997) eta Hesiak (1999). Hortaz, Arrakala taldearen laugarren lana da. Tartean, kontzertu gutxi batzuk egin zituzten 2007an. Laukoteak bere ohiko soinuari eutsi dio lan honetan, eta horretarako, Karlos Osinaga Txap teknikariaren laguntza izan du.

Itzulerak iraungipen data duela iragarri dute taldekideek; hala, urte amaierara arte 31 kontzertu egingo dituzte: lehena iragan astean izan zen Hazparnen (Lapurdi), eta gerokoak, 16an Tolosako Bonberenean (Gipuzkoa), 17an Gasteizko gaztetxean, 22an Bilboko Kafe Antzokian, 31n Atarrabiako Totem aretoan (Nafarroa), ekainaren 6an Bergarako jaietan (Gipuzkoa) eta 7an Errenteriako Niessen aretoan (Gipuzkoa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu