ARTEA

“Kartzelaratutako Irudiak” erakusketa, Donibane Garazin

Juan Luis Baroja Colleten Kartzelaratutako Irudiak izeneko erakusketa Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian paratu dute uztailaren 23ra bitartean.

Juan Luis Baroja Collet (Le Creusot, Frantzia, 1957) eskultorea eta grabatzailea da. Bere lana euskal eskultura berriaren ibilbide paraleloan garatu da, beste euskal eskulturaren barnean, Andres Nagel edo Cristina Iglesiasen deklinazio esperimentalak bezalakoekin batera.

Aspaldian hasi zuen artearen bidean. Hona hemen bere ibilbideari buruzko datu batzuk: Damaskinatua Eibarren ikasi zuen eta margotzeari ekin zion autodidakta gisa. 1978an, Eibarren egin zuen bere lehen margo erakusketa. Mari Puri Herrero eta Gabriel Ramos Urangaren  irakaspenak ere izan zituen.
1983an, Debako Arte Eskolako grabatu gelaren ardura hartu zuen. 1988an, Donostiako San Telmo Museoan antolatutako 10Eskultore Gipuzkoar Gazte erakusketan parte hartzeko aukeratu zuten.1991en, Pablo Gargallo eskultura saria eskuratu zuen.

Egin dituen azken erakusketak honakoak izan dira: Begiraden Gurutzaketa, Hermandades Escultóricas México-España.

Literaturarekin ere uztartu du bere obra. 2009an, Baroja Colleten grabatuak eta Txilikuren testuekin osatutako Piztiario Bibliofilo liburua aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. 

Erakusktaren gaineko datu gehiago hemen.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button