ARTEA

“Kartografia likidoak” erakusketa, Gasteizeko Artium-en

Kartografia likidoak erakusketak “Zygmunt Bauman zendu berriaren (1925-2017) postulatuen eta haren modernotasunaren nozio likidoaren inguruko zeharkako irakurketa bat proposatzen du, hamabi artista mexikar eta espainiarren lanetik abiaturik”.

Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak abiaturiko Kartografia likidoak erakusketak sei ardatz tematikoren bidez antolatu da, gaurko hainbat gairi heltzeko: mugak, iraunkortasuna edota komunikazioa, besteak beste.

Zygmunt Bauman filosofo ospetsu honen iritzian, “modernotasuneko segurtasun sendoen ondoren, modernotasun hori likidoa egin da, bere nolakotasun obsesibo eta konpultsiboagatik, modernotasun horrek bultzada eta indarra ematen baitizkio bere buruari, eta horren emaitza da (…) bizitza sozialeko hurrenez hurreneko aldiek ezin diotela denboraldi luze batez beren formari eutsi”.

Erakusketan parte hartzen duten artistak Carlos Aires, Edgardo Aragón, Emilio Chapela, Miguel Fernández de Castro, Fernando García-Dory, Elena Lavellés, Morelos León Celis, Maider López, Rosell Meseguer, Asunción Molinos Gordo, Mauricio Orduña eta Ana Roldán dira.

Kartografia likidoak elkarrekin ekoitzi dute Artium Museoak, Carrillo Gil Museoak (Mexiko Hiria) eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Agentzia Espainiarrak. Blanca de la Torre, Paula Duarte eta Carlos E. Palacios izan dira komisarioak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button