ESZENA

“Zapalduaren Antzerkia: Kulturak eta feminismoak”

Zapalduaren Antzerkia: Kulturak eta feminismoak izenburupean, bi ekimen interesgarri programatu dituzte asteburuari begira Otxarkoagako Udaltegian eta Harrobi Eskenan.

Urtarrilak 29, ostirala, 18:30etik 21:30era, Biribil KreAktiboa Zapalduon Antzerkiari buruzko elkarrizketa nazioarteko gonbidatu birekin: Austriako Birgit Fritz eta Turkiako Jale Karabekir dramaturgoak. Birgitek eta Jalek, haien esperientzien bitartez, gatazken eraldakuntzara bideratutako teknika dramatiko partizipatibo honetan hasi eta sakontzeko laguntza eskainiko dute.

Hurrengo egunean, urtarrilak 30, larunbata (Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena), Zapalduon Antzerkiari buruzko egun osoko laborategia egongo da, Birgit Fritzek eta Jale Karabekirek batera dinamizatuta.

Zapalduon Antzerkia Augusto Boal dramaturgo brasildarrak sortutako antzerki-metodoa eta mugimendua da.  Ikusleak gatazka errealitate baten antzezpena aztertzen du eta eszenan parte hartzen du errealitate hori eraldatuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button