ESZENA

Karrikako arteen fabrikak “Zirku Bira” antolatu du

Hamekak, Karrikako arteen fabrikak Zirku Bira proposatuko du hainbat herritan. Hil honetan, urtarrilaren 17an eta 18an, proiektu horrek Hiriburu herria bisitatuko du. Ondoren, Hazparnen izango da 22 eta 23an, eta azkenik, Aiziritze Pilota plazan ikusi ahalko da 27 eta 28an.

“Izaera berezi bat xerkatzen delarik, egunerokoan ustekabeen ondotik ibiltzen delarik eta logikaren gelditzea bilatzen delarik, orduan, harridura nagusitzen da. […] Ez zuten axolagabekeria nagusitzera utzi nahi. Lilurazko arazoekin eta ezinezko balentriekin obsesionatzea atsegin zuten. Muga fisikoak jostatzeko parada eta altxatu beharreko desafio bilakatzen ziren. Egoera irri-egingarria gainditzeko edozein aitzakia on zen. Harridura sortzen zuen eta giza harremanen usaiako arauak nahasarazten zituen kontu oro ongi etorria zen. Bestak eta emanaldiak. Irri egiteko bizi nahi zuten. Eta irri egin nahi zuten, harritzeko. Harridura horretarik, edertasunak edo ez ezagutzeak liluraturik eta balditurik egon nahi zuten”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button