LITERATURA

Karmele Jaio ostegunean Bidebarrieta Kulturgunean

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak narratiba garaikideko emakume egileei buruzko XXI. mendeko Emakume Idazleak  zikloko beste topaketa bat jasoko du datorren irailak 20an, ostegunez, 19:30etik aurrera.

Idoia Jauregi kazetariak gidatutako hitzordu honetan Karmele Jaiok hartuko du parte, une honetako argitalpen fenomenoenetako bat.  Bere lanen artean aipatzekoak dira,  VII. Igartza Saria irabazi duen ‘Amaren eskuak’ eleberria (2006, Elkar) gero Mireia Gabilondok 2012an pantaila handira eramana, edota Ekografiak,  Ramon Bareak 2010ean antzerkira eramandakoa. Bere azken argitalpena eta poesian bakarra,  ‘Orain hilak ditugu’ (2015, Elkar) da.

Antologia lan ugaritan argitaratu dira bere lanak eta bere obrak katalanera, alemanera, errusiera eta ingelerara ere itzuli dira.

2015eko uztailetik Euskaltzaina da, Euskararen Akademiako kide.

http://bilbaokultura.eus/bidebarrieta-kulturgunea/?lang=es

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button