LITERATURA

“Karanbola toxikoak”, Andoni Urzelairen azken lana

Atzo Susa argitaletxeak Andoni Urzelai idazlearen Karanbola Toxikoak ipuin liburuaren aurkezpen ekitaldia egin zuen Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Susa argitaletxeak adierazi digunez, “irribarre gaizto bat eragingo dizute Andoni Urzelairen kontakizunek. Pentsatu bai, baina normalean egiten ez diren gauzak egiteko gai dira-eta istorio hauetako protagonistak: idazlea, itzultzailea, psikoanalista, tabernaria, itsua, ertzaina edo hoteleko langilea izan, berdin da, denek badute motiborik konforme ez egoteko. Inor ez da perfektua, esaera komikoa da; baina batzuk badira, gainera, harreman toxikoak sortzen bereziki trebeak. Nahastuko dute hurkoa zeregin zail edo arriskugarriren batean, berotuko diote gogoa, edo aztoratuko, edo baldintzatuko bizimodua… Eta sare bihurri horretan harrapaturik geratu denari kosta egingo zaio asmatzea ihes egiteko garaia iritsi ote den, honezkero berandu ez bada”.

Andoni Urzelai 1967an jaio zen Aretxabaletan eta gaur egun Durangon bizi da.

Karanbola Toxikoak 17 kontakizunez osatutako liburua da, eta irakurri nahi baduzue, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button