MUSIKA

“Kantuz Kantu!” kontzertu berezia, Amorebieta-Etxanoko historia kontatzeko

Amorebieta-Etxanoko historia kontatuko duen Kantuz Kantu! kontzertuan bertako artistek hartuko dute parte. Ekimena, datorren igandean izango da, urriaren 20an, 12:00etan, Zornotza Aretoan. Proiektua Europako Ondarearen Jardunaldien barruan kokatzen da.

Kantuz Kantu! kontzertuan “herriko historiaren zati diren abestiak entzungo dira, bertako jendearen izaera islatzen dutenak”. Ekimen horren bidez, herriaren idiosinkrasia hobeto ezagutzeko eta bertan ondare kulturala aberasteko asmoa dago.
Horretarako, Amorebieta-Etxanorekin lotura zuzena duten hamabi artista, banda eta abesbatzek hartuko dute parte, eta euren eskutik, kantu askoren bertsio originalak eta inoiz ikusi gabekoak aurkeztuko dituzte.

Aretoko oholtzatik  Mikel Urdangarin, Onintze, Blanco y en botella, Eztandap, Kitto, Patxi Gonzalez, Coral Zornoza, Xuxurlariak, Joseba eta Iñaki trikitilariak, Abes-Kimu, Zornotzako Musika Banda eta Alaiak taldeak pasatuko dira.

Ondare kulturalari buruzko sentsibilizazio programaren barruan sortu da igandeko ekimena, izan ere, udazken honetan, Europako Ondarearen Jardunaldiak egiten ari dira Bizkaiko txoko askotan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button