MUSIKA

“Kantuaren Kantoia” ekimenaren edizio berria abian da

Iragan ostegunean hasi zen Kantuaren Kantoia berbaldi musikatuen egitaraua Durangoko Plateruena antzokian, Gorka Urbizu (Berri Txarrak) musikariaren ekitaldia zela medio. Ekimenean beste hiru hitzaldi musikatuz gozatu ahal izango da.

Hala, ostegunean, azaroak 10, Eñaut Elorrietaren (Ken Zazpi) txanda izango da. Gernikarrak musikagintzaren inguruko hitzaldia emango du. Berbak ez ezik, doinuak ere entzun ahal izango dira ekitaldian. Hitzordua 20:00etan izango da.

Gainontzeko bi zitak Maite Arroitajauregirekin eta Ines Osinagarekin izango dira, azaroaren 18an eta 24an, hurrenez hurren. Biak ala biak 20:00etan hasiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button