MUSIKA

“Kantatzearen plazerra” tailerra Leioan

Bilbao Voz Project eta Kultur Leioak Kantatzearen plazerra tailerra antolatu dute Musika… arimaz zikloaren barruan, datorren urriaren 5ean, Kultur Leioako auditorioan.

Kultur Leioako adiskideek bidali diguten oharrean hauxe nabarmentzen da: “Tailerra prestakuntza-esperientzia ludikoa da, eta bertan, irakaskuntza taldeak diseinatutako eta garatutako ahots-jokorako tresna multzoa eskainiko du honako arlo hauetarako: pertzepzioa eta gorputz mugimendua, ahotsa igortzea eta horren adierazkortasuna, ahots-musika inprobisatzea (bai taldeari begira, bai banakako ahotsaren adierazkortasuna lantzeari begira), entzute aktiboaren bidezko ahotsa igorri eta erregulatzeko asimilazio organiko motak, eta munduko abestiak ikastea entzunezko eta ahotsezko mimikaren bidez, ahots-transmisioko jolasen bitartez”.

Hortaz, Kantatzearen plazerra bere ahotsean interes pertsonala edo profesionala duen edonorentzat dago zabalik. Ez da beharrezkoa musika edo gorputz prestakuntza berezirik. Tailerra urriaren 5ean izango da, 10:00etatik 14:00etara. Partaide kopurua 8 eta 20 pertsona bitartekoa izango da, eta prezioa, 5 euro.

Animo kantazaleak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button