ESZENA

“Kanpaiak jo bitartean” antzeztuko du Glu-glu konpainiak Donostian

Glu-glu Produkzioak konpainiak Kanpaiak jo bitartean antzezlana taularatuko du ostiralean eta larunbatean, ekainak 29 eta ekainak 30 hurrenez hurren, Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan.

Galder Perezek zuzendu eta idatzi duen obraren aktoreak Libe Aranburu eta Ugaitz Alegria. Istorioan gizon eta emakume gazteak dira. Neska, medikuaren kontsultara doa intseminazio artifiziala egin diezaioten. Mutila, berriz, semen emailea da eta hilero bezala bere dosia ematera doa.

Kointzidentzia horren ondorioz, bi pertsonaiak etengabeko gaizki ulertzean murgilduko dira eta saltsa horretan sartuta, egoera barregarriak biziko dituzte. Txoratzeko komedia da Kanpaiak jo bitartean algarak eragiten dituena.

Antzezlanaren dossierren jasotzen denez, “Obrak poesiaz betetako mugimenduak ditu (Maitane Zalduegiren koreografiak). Istorioak berak eta taula gaineko irudiek zeharo desberdinak diren bi pertsonaien arteko sentimenduzko haria fina marraztuz ikuslea berehala harrapatzen dute”.

Antzezlanaren xehetasun guztiak Glu-glu Produkzioak-en webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button