Nontzeberri

Kandahar barnetik

Gaur, urtarrilak 11, 19:30ean, Elorrioko Iturri kultur etxean Hileko dokumentala saioa izango da. Diarios de Kandahar, El viaje interior de un fotógrafo de guerra izeneko pelikula pantailaratuko da.

Afganistan hegoaldeko Kandaharko borroka-frontean dabilen fotokazetari baten gertakizuna da Louie Palurena. Errealitatearekin zerikusirik ez duen zentzugabeko bortizkeria medio, 2006 eta 2010 tartean idatzitako egunerokoen bitartez, bere eboluzio psikologikoa ezagutzeko parada izango duzue.
Gerraren gordinkeria, monotonia eta, sarri askotan, zentzugabekeria zuzenean bizi izan ditu. Paluren pertzepzioaren inguruan emandako ikuspuntu ezezaguna da, bizi duen egoera bortitza ulertzeko ezgaitasunak eta Ipar Amerikara bueltatzean eguneroko sinpletasunak sortzen dion etengabeko liskarra erakusten duena.

Film honek Estatu Batuetan, Frantzian, Alemanian eta Espainian jaso ditu sariak.

Exit mobile version