IKUS-ENTZUN

Kanaldude telebistan “Sans Nom Sarea” dokumentala estreinatuko dute

Larunbatean, apirilak  25, 20:00etan, Sans Nom Sarea dokumentala estreinatuko dute Kanaldude telebistan.

1942-1944 urteen bitartean, naziengandik ihesean zebiltzan aliatu Belgiar eta herritar xumeak Europa Aliatura pasatzen laguntzen zuen sare klandestino bat zegoen, Behe Nafarroako Mendiben hasi eta Iratiko ohiana zeharkatuz, Nafarroako Orbaizetara iristen zena.
Dokumental labur honek Euskal Herriko espioi sarea, erresistentzia Belgiar, Frantziar eta Euskalduna, II. Mundu Gerra eta beste hainbat gai biltzen ditu.

“1942an, II. Mundu Gerra erdian, Alemania naziak Frantzia okupatu zuen. Erresistentziak ihes sare ugari jarri zituen martxan, jendeari Europa nazitik aliatura ihes egiten laguntzeko. Hauen artean, Mendibe-Orbaizeta artean sekretuan jarduten zuen ihes sarea zegoen; hain sare sekretua, ezen izenik ere ez zuen. Espioiak, sare klandestinoak, kontrabandoa, elkartasuna, erresistentzia, esperantza… hau guztia eta gehiago da Sans Nom Sarea dokumentala”.

Estreinaldia Kanaldude telebistan izango da apirilaren 25ean. Ondoren, Kanaldudeko nahieran egongo da ikusgai bi astez. Gainera, maiatzaren 11tik aurrera berriz jarriko dute sarean ikusgai, libre, Bira Produkzioak plataformaren vimeo eta youtube kanaletan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button