IKUS-ENTZUN

“Kameratoia” ikus-entzunezko rallya, Lekeition

Euskal Zine Bilerak Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, Kameratoia ikus-entzunezko rallya antolatu du, urriaren 6 eta 7ko asteburuan, hurrengo edizioa zabaltzeko. Aurtengo Kameratoia ekimena 24 ordutakoa izango da, bertako gazteek Lekeitio kamerekin har dezaten.

Ikus-entzunezkoak maite dituzten gazte guztiek har dezakete parte “beraien abilezia probatzeko, dibertitzeko, jende berria ezagutzeko eta Euskal Zine Bileraren partaide izateko”. Aurten ere sari potoloak emango dira, guztira 2600 euro hiru saritan banatuta.

Irailean zabalduko da izen ematea eta orduan jarriko dira oinarri zehatzak www.kameratoia.eus web gunean. Adi ibili!

Bestalde, 41. Euskal Zine Bilerako lehiaketan parte hartzeko epea azken egunetan da. “Gaur egun ikus-entzunezko munduaren eta bertan egiten diren zinemaldi nahiz lehiaketen beharretara egokitu garen ustearekin parte hartzera animatu nahi zaituztegu Euskal Herriaren testuinguruan eta euskaraz lan egiten duzuen sortzaile, artista eta zinegileoi. Parte hartzeko epea abuztuaren 3an bukatzen da eta oinarrien arautegi berriak gure web orrian aurkituko dituzue”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button