ESZENA

“Etxekoak” antzezlana, Berako Kultur Etxean

Maiatzaren 14a, larunbata, 20:00etan, Berako Kultur Etxean, Huts Teatroak (Artedrama) Etxekoak antzezlana taularatuko du. Obrak honela dio: “Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak. Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak. Euskal Herriko etxe batean gertatzen dira ekintza guztiak”.

Lau pertsonaia izango dira oholtzan: “Maddi, neska gazte euskalduna,  Mamadourekin maiteminduta dago; Goio, Maddiren osaba tentela; Imanol, Goioren anaia, Maddiren osaba; eta Amama, Maddiren amama, Goio eta Imanolen ama”.

“Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan- etorri zenbatezinak, elkarrizketak kontsuletxean… urtetako erokeria eta zentzugabekeria hutsa”.

Esperientzia honetatik abiatuz, egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egitera doaz antzezlan berri honekin. Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dugun inmigrazioaren gaia jorratuko dute.

Argibide gehiago: www.etxekoak.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button