MUSIKA

Nokodek, bideo eta musika jaialdia

Ostiralean, azaroak 30, Nokodek bideo eta musika jaialdia egingo da Donostiako Guardetxean. Festa elektroniko eta esperimentala 20:00etan hasiko da, eta bertan, makina bat bideo eta soinu artista sortzaile bilduko dira.

Ekimenaren webguneak honela dio: “Nokodek bideo-sormen mostra bat da. Nokodek bideoaren bidez espresio modu desberdinak ezagutzeko modu bat da. Bideoa, arte eszenikoak, musika eta performance-aren arteko topaleku esperimentala da. Guardetxean, Urgull mendian, Donostia”.

Artisten zerrenda luzea da: Xabier Erkizia eta Jaime de los Rios (soinu eta ikusmen murgiltzea lurrazpiko munduan); Oier Villar (A/V instalazioak), Platiblond extreme eta Visual Assault (kabaret elektronikoa); Iñigo Igarteburu (ahotsa, gitarra akustikoa eta bideogramak); Amsia (soinu bidaia); Carvalho & Alphax (A7V 3D-n); Minusculo (elektronika, biola eta gitarra, kontzertu zinematografikoa); Ibon RG eta Guardetxeko bideo taldea (ahotsa, walkmanek eta jaialdirako propio eginiko bideo-lana); Garrots.lo (instalazioa), Anamorphose Filmotive (instalazioa), The Bubbles (jazza a capella eta proiekzioak); Ziomara Hormaetxe (dantza eta bideoa); Grand Capricorne; eta, azkenik, Katza eta Vj Ovideo.

Katza Aizarguenak (Durango, 1982), hain zuzen ere, bi orduko saioa egingo du Guardetxean. Durangarrak azken boladan gustuko izan dituen erritmoak jarriko ditu: “Techno industriala egongo da, Chicagoko house klasiko apur bat… Dantzarako musika esperimental berria, baina punto outsider batekin, normalean diskoteketan entzungo ez ditugunak, ez hemen behintzat”.

Katzak duela bi urteko  Nokodek jaialdian “pintxatu” zuen. “Oso gustura egon nintzen. Pretentsio handirik gabe, kariño handiz antolatzen den egitasmoa da”. Horretaz gain, aurten bideo-sorkuntzan muturra sartzeko beta izango du. “Bideosorkuntzaren alorrean, asko ez dudanez kontrolatzen, eta oso infuentziablea naizenez, aho zabalik irten nintzen proposamenekin…”.

Gogoratu Nokodek jaialdia ostiralean, azaroak 30, egingo dela Donostiako Guardetxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button