MUSIKA

Kalitatezko musika dantzagarrien parada, “Jazz Hernani” jaialdian

Gaur eta bihar, jarraipena izango du atzo hasitako Jazz Hernani 2019 edizioaren programazioak, aurreko urtean, 18 urte pasa eta gero, berriz berreskuratu zutenak.

Bere 18. edizioan, hortaz, bi proposamenekin dator  gaurkoan. Iluntzeko 20:00etan, Garbiñe Insausti eta Nahia Valle ahotsek, eta Imanol Iribarrek pianoan, Gingko Jazz ikuskizun musikatua emango dute Goiz Eguzki parkean. Eta gauean, Dj Makalak hartuko du txanda.

Eta bihar larunbatean, 20:00etan, La Jodedera taldea. Geroago, 22:00etan, Jean-Marie Ecay Trio izango da programazioari amaiera ginga jarriko diotenak.

La Jodedera ezaguna da dagoeneko Euskal Herrian, hamaika kontzertu eman baitituzte han hemenka. Kubako musikariek eta euskaldunek osatzen dute taldea: Jon Txorromorro gitarran eta ahotsean, Jomes Bap baxuan, Mandi Cienfuegos  perkusioan eta ahotsean, eta Oscar La Habana tres kubatarraz arduratzen dena.  Alderdi erreibindikatiboa baztertu gabe, musika sortzeko, jendeak ondo pasatzeko eta dantza egiteko helburuarekin sortu zuten taldea.

Eta Jean-Marie Ecay Trio, Jean-Marie Ecay gitarran, Hadrien Feraud baxuan, eta Tao Ehlrich baterian, esperientzia eta kalitate handiko musikariak dira hirurak, Ecay gitarra joleak, esaterako, Itoiz euskal talde ospetsuan egin baitzituen bere lehen urratsak oholtza gainean.

Informazio gehiago, hementxe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button