MUSIKA

Kaliforniako hardcore doinuak Gasteizen

Terror boskotea Amerikako Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldetik dator, baina bere jarioan ekialdeko kostako hardcore eskolaren zantzuak antzeman daitezke, New York hiriko hardocore klasikoarena, hain zuzen. Hala nola, Agnostic Front, Youth of Today eta antzeko taldeena, Boston hiriko hardcore bortitza baztertu barik. Nolanahi ere, metal ukituak ere entzuten dira euren kantuetan.

2002 urtean plazaratu zuten euren lehendabiziko maketa, lau kantuko CDa. Harrezkeroztik hainbat disko eta single kaleratu dituzte, besteak beste, Reaper Records, Trustkill Records eta Century Media Records diskoetxeen eskutik. Iaz, Keepers of the Faith izenburuko azken lan kaleratu zuten Reaper eta Century diskoetxeen laguntzarekin.

Scott Vogel abeslariak adierazi duenez, lan horretan hardcorearen sustraietara jo dute Keepers of the Faith egiteko, alegia, hardcore zaharrera bueltatu dira, old shool estilora, hain zuzen.

Terror taldearekin batera First Blood, Lionheart eta Backtrack, gogoratu.

Jimmy Jazz aretoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button