ESZENA

“Kalerki” jaialdiak musika, dantza, antzerkia eta umorea dakartza Zarautzera

Aurtengo Zarauzko Kalerki jaialdiak, asteazkenean, uztailaren 4an emango dio hasiera programazioari. Adin guztientzako emankizunez beteta dator gainera, eta uztailaren 7ra bitartean, musika, dantza, antzerki edota umore ikuskizunez gozatzeko aukera emango du aurtengo 26. edizioaren egitarauak.

Hala, 14 talde eta ikuskizun programatu dira aurtengoan, eta horietako gehienak Euskal Herriko taldeak badira ere, Aragoi, Galizia edota Kataluniako konpainiak eta nazioarteko ordezkaritza ere izango da bertan, Keniako The Black Blues Brothers akrobazia ikuskizun bereziarekin.

Asteazkenean, hortaz, uztailaren 4an, 19:00etan, Euskal Herriko Hortzmuga Teatroak  Jule  antzerki emankizuna eskainiko du Frontoi Txikian. Ikuskizun honek umorez eta fantasiaz betetako irudimenez josita, publikoarengana hurreratzeko modu berezia dakar.
20:00etan, Dantzaz Konpainiak Basoa dantza ikuskizuna eskainiko du Munoan.
Eta Calor ikuskizunaren bi emanaldi izango dira 21:30ean eta 23:00etan, Torre Luzea Parkean.
Gaztela eta Leongo Jean Philippe Kikolas konpainiaren antzezlan horrek, etxerik gabe bizi diren pertsonan egoerak bistaratzen ditu.
Eta egun honetako programazioa amaitzeko, gaueko 22:00etan, Villa Manuela Frontoian, Aragoiko Javier Arandaren antzerkia eta txotxongiloak uztartzen dituen Vida ikuskizuna eskainiko da.

Kalerki 2019 programazioaren xehetasun eta ordutegi guztiak hementxe dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button