ARTEA

Kalera aterako da aurtengo “GetxoPhoto” jaialdia

Aurtengo GetxoPhoto jaialdia, irailaren 3tik 27ra izango da, eta bere hamalaugarren edizioan Kalera! izango da gaia. Makina bat argazkilarik hartuko dute parte edizio berezian, horien artean, Sohei Nishino, Mario Santamaria, Victoria Ascaso, Mentalgassi, Agnieszka Sejud, Felipe Romero Beltran, edota George Georgiou.

GetxoPhoto jaialdiko antolatzaileek azaldu dute zergatik hartu duten Kalera! aurtengo lelotzat: “Kaleak oinarrizko protagonismoa hartu du gizarte global garaikidean. Bere pribatizazioaren eta homogenizazioaren kontra, espazio publikoa –fisikoa zein onlinekoa– etengabeko erresistentzian bizi da jolastu, proposatu, protesta egin eta gaur egun aurrean ditugun erronka eta kezkei erantzuna eman diezaieken ideiak eztabaidatzeko leku izaten jarraitzeari eutsi nahian. Funtsezko gaiak, hala nola larrialdi klimatikoa, gatazka politikoak, krisi ekonomikoa edo identitate borrokek espazio publikoan egiten dute bat, haien eraginez baztertutako pertsona guztiekin batera. Aldi berean, kalea harreman, egoera eta aukera kultural berriak sortzeko esparru nagusi aldarrikatu da”.

Horrexegatik espazio hori esploratzeko eskatuko dute aurten, “espazio hau protestarako gaurkotutako eszenatoki bezala, ikustezin bihurtutako pertsonen presentziarako leku, topaleku eta elkar ezagutza gune, eta esperimentazio, jolas eta ospakizunerako esparru bezala ulertua”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button