BESTELAKOAK

Kaleko kultura eta artearen erakusleiho bilakatuko da Iruñea asteburuan

Kaleko makina bat  kultur jarduera antolatu dira datozen urriaren 11, 12 eta 13an Iruñean  K/LE, kaleko kultura jaialdiaren eskutik. Autobus geltoki zaharreko Geltoki espazioa eta eraikina izango da jardueren gune nagusia, arte zirkuitu komertzialetik at dauden bertako artisten lanak sustatu, ikustarazi eta zabaltzako espazioa. Hala ere inguruko kaleetara ere zabalduko dira ekimenak.

Jaialdiak Iruñerriako kaleko kultura eta arte herrikoian barneratzeko gonbitea luzatzeaz gain, gaur egungo adierazpen artistiko ezberdinak uztartu eta kaleko artea, ohiko tradizioekin elkartuz, kalean, publikoki eta publikoarentzat egindako askotariko jarduerak jasoko ditu. Horixe baita hain zuzen ere antolatzaileen helburua: “Kaleko kultura eta arte unibertsala, parte-hartzailea, bat-batekoa, mestizoa, dinamikoa, nomada…  balioan jartzea”, azaldu dute.

Era honetan, urriaren 7an, Geltoki kanpoko pareta  koloreztatuko duen  zazpi artisten murala margotzeaz hasi bazen jaialdia, asteburuan antolatutako askotariko jarduerek emango diote segida K/LE kaleko kultura jaialdiari.

Hala, jaialdiak iraungo duen hiru egunez  aukera izango da Geltoki  inguruko kaleetan ostiralez eta larunbatez, gaueko 21ak arte jarriko den arte azoka bisitatzeko. Bertan, pintura urbanoa, tattoo-ak zuzenean egiteko aukera;  Blanca Lopez artista plastikoaren pintura abstraktua; Estefania Rubioren grabatuak eta eskultura; musikaz lagunduriko margolanak Mario de Zabalzaren eskutik, edota  gorputz makillaje ikuskizuna antolatu dira.

Eta 19.00etan, rap eta poesia emanaldiak emango dio hasiera jaialdiari. Bertan jaialdiaren harira aurreko egunotan antolatu duten rap-poesia lehiaketan aukeratuak edota irabazle izan diren lanen errezitaldi musikatua izango da zuzenean, jardungo duten musikari ezberdinen laguntzarekin.

Larunbat eguerdian aldiz, hip-hop dantzak ikusteko aukera izango da eguerdiko 13:30ean Tutera Kalean. Bertan Breathless koreografoak genero honetako ikuskizun berezia eskainiko du. Horrez gain, kalejira batukada eta animazioarekin lagundurik, zuzenean grafitia nola egiten den ikusteko aukera, erraldoiak, meet&greet  bat artistekin, parkour erakustaldi bat, Folk Dantzak Dantzaldi klandestinoarekin, horma-irudi parte hartzailea SwanONE  DJ-arekin, edota mural parte-hartzaile baten margoketa izango dira larunbatean.  Eta egunari amaiera emateko,  K/LE lehiaketan aukeratuak izandako mikro-laburmetraien proiekzioa.

Iruñeako kaleak, hortaz, kultura urbanoaren eta kaleko artearen plaza bihurtuko dira asteburuan. Ikusi  egitaraua hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu