Nontzeberri

“Kaleko arteak” ekimenari esker, antzerkia kalean ikusgai

Bilboko Udalak antzerkiko eta arte eszenikoetako doako 64 emanaldi programatu ditu Kaleko arteak ekimenarekin, udako hilabeteetan, uztailean eta abuztuan. Emanaldi horiek zortzi barrutietako bakoitzeko bi gune egonkorretan egingo dira, astero emanaldi bat barruti bakoitzean.

Kale antzerkia, clown, zirku eta abarren programazioa, publiko guztientzako zuzenduta dago eta Bilboko auzo guztietan banatuta egongo da.
Antzerki emanaldi horiek aurtengo udan egiten ari den BilbaoUda2020 kultura-programa zabalaren barruan kokaturik daude.

Astero zertaz gozatu egongo da makina bat tokitan, eta txoko eta estilo askotako taldeekin. Kaleak hartuko dituzte talde horietariko batzuk honakoak dituzue: Gag Street Boys, The Funes Troup, Kukai Dantza Konpainia, Intujai Teatroa, Eidabe, Malas Compañias, Panpotx Kultur Elkartea, Trapu Zaharra, Goitibera, Trakamatraka, Hortzmuga Teatroa,…

Egunez eguneko programazioa, ordutegia, tokiak eta abar, hemen ikusi ahalko dituzue.

Exit mobile version