MUSIKA

Euskal musika, Cadizeko Monkey Week jaialdian

Estatuko musika independentearen jaialdi garrantzitsuenetarikoa da Cadiz hirian gaurtik igandera bitarte egingo den Monkey Week egitasmoan. Bada, bertan izango da Musika Bulegoa euskal musika ordezkatzen, bertoko Black Izar, Gaua Produkzioak eta Promusika musika-enpresekin batera.

Hala, Monkey Week jaialdiaren zazpigarren edizioan, euskal ordezkari hauek parte hartuko dute: Anari, Belako, Cabezafuego, Mikel Erentxun, Revolta Permanent, Señores eta Zea Mays.

Musika bulegoak, halaber, bere standa izango du, Euskal Herriko musika sektorean diharduten enpresen jarduna zabaltzeko. “berrikitan sortu eta euskal musikaren eragile ugari biltzen dituen Euskal Herriko Musika Bulegoa sektore-plataformak stand kolektibo bat ezarriko du, euskal enpresa eta elkarteek mundu osoko profesionalekin harreman zuzena izaten laguntzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button