ESZENA

Kalekaren 30.edizioko deialdia zabalik dagoeneko

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren 30. edizioan parte hartu nahi duten konpainia zein kolektiboek euren lan eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte irailaren 28tik urriaren 31ra bitartean.

Edizio berri honetan ere,  bi deialdirako zabalduko da epea hirugarren urtez. Bata, Kalekaren Sekzio ofizialerako lanak proposatzeko. Artista, kolektibo, elkarte profesional zein edozein autoretza motarentzat zuzenduta, izaera bitxiko espazioak eta gaurkotasunean burututako sormen-lanak proposatu ahal izango dira.

Eta Scratch atala bestetik,  garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta probatu nahi duten artista, kolektibo, elkarte profesional zein edozein autoretza motarentzako zuzendutakoa.

Aurten burututako Kalekaren 29. edizioan izandako parte hartze arrakastatsua azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek, “450 proposamenekin,  aurreko urteko kopurua bikoiztera heldu baitzen”.

Kaleka jaialdiko deialdian “kale-arte” mailan jasota dauden edozein diziplinako lanak izan daitezke hautatuak . Eta era berean, kontutan hartuko dira, nahiz eta esandako mailan jasota ez egon, espazio publikoa garapen-bide eta lanaren aurkezpen publikotzat hartzen dituzten lanak.

Bi deialdietarako, www.kaleka.eus atarian aurkituko duzuen formularioa bete beharko da. Informazio gehiagorako, jo webgune horretara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button