ESZENA

“Kaleka” Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia, berezi dator aurten

Kalekaren beste edizio bat hasiko da etzi, uztailaren 18an, ostegunean. Eta edizio berezia izango da gainera aurtengoa, Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak 30 urte beteko dituelako.

Urteurren berezi hori ospatzeko, oparo dator jaialdia aurten, eta igandera bitartean (uztailak 21), inguruko eta nazioarteko sormen garaikidearekin lotutako kolektibo eta konpainiak gonbidatuko ditu Lekeitiora. Guztira, 21 ekintza eta ikuskizunez gozatzeko aukera eskainiko du programazioak beste urte batez, Kaleka Ofiziala (lan desberdinen laginak, profesionalen formakuntzarako ekintzak eta hiritarrentzako tailerrak jasotzen dituena), Kaleka Scratch (garapenean dauden konpainia eta proiektuentzako gunea), eta Kalekaz Blai (urte osoan zehar egindako ekimenez osatutakoa) ataletan banatuta. Hala, lau egunetan zehar, askotariko eduki, formatu eta hizkuntzatan, keinu antzerkia, dantza, zirkua, clowna, esperimentazio espazioak, kabareta, piroteknia, txotxongiloak eta proposamen instalatiboak izango dituzue Lekeitioko kaleetan, plaza edota espazio berezietan.

Taldeak Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Galizia, Katalunia, Kantabria, Frantzia, Italia, Alemania, eta Erresuma Batutik datoz, eta horiei guztiei Euskal Herrikoak ere gehituko zaizkie, horien artean, Deabruak Gara, Soms Diables su-ikuskizuna aipatu behar da (Euskal Herria / Katalunia), 200 deabru batuko dituen Kalekaren 30. urteurrenera gogora ekarriko duena. Su-ikuskizuna, uztailaren 20an, herriko plazan izango da.

Etzi, uztailaren 18an, hartara, jaialdiaren ateak zabalduko dira eta Ulua(K) Teatro konpainiaren proposamenak mozorroak, txotxongiloak, clownak eta zuzeneko musika nahasten dituen ikuskizun zirraragarria eskainiko du. Hitzordua, gaueko 21:00etan, Arropaineko Arraguan izango da.

Datozen egunotan honako ikusgarriekin gozatu ahal izango duzue: Trashhhhhh, Rojo Estandar, Ohlimpiadas, The Big Game, Mavara, Jojo, Al Otro Lado, Burbuja, Kairós [Gune Doia]Paisajes De Juego, Tout Ira Bien, Tei Tei, Índrome Hang Jonge, La Atracción,  …

Non, zer eta noiz ikusteko: Kalekan.eus ataria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button