ESZENA

“Kaleka” jaialdia prest

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia, Kaleka, uztailaren 19an hasi (bihar) eta 22ra arte luzatuko da. Aurtengoa, 29. edizioa izango da.

Nazioarteko jaialdian 22 konpainia eta kolektibo izango dira bertan, bertokoak, estatukoak eta baita atzerritik etorritakoak ere. “Euren  ikuskizunak, sormenezko lanak eta parte-hartze tailerrak Lekeitioko kale zein bereziki egokitutako espazio ezberdinetan kokatuko dira”.
Aurten, jaialdiak bere hiru sekzioak indartuko ditu, Kaleka Ofiziala, Kalekaz Blai eta Kaleka Scrach.
Eta horiez gain, Kalekak bi formazio tailer eskainiko ditu: Rui Paixaoren Omnium Estatua (uztailak 22),  eta Matias Zanottiren Revestidos (uztailaren 17tik 22ra). Parte hartzeko beharrezkoa da aurretiaz izena ematea jaialdiaren webgunean.
Hortaz, uztailaren 19tik 22ra zita berezia izango duzue Lekeition, Kaleka jaialdiaren 29. edizioarekin.

Programazioa guztia, egunez egun, Kaleka jaialdian topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button