BERTSOTAN

XILABA Senperera helduko da larunbatean

Urriaren 4an Muskildin abiatu zen Xilaba, datorren larunbatean urriaren 11an iritsiko da Senperera.

Larunbatean jokatuko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolari txapelketaren laugarren edizioko bigarren kanporaketa Senpereko Larreko Kulturgunean.
Saioa 17:00etan hasiko da eta Ihintza Ostolaza arituko da gai-emaile  honako bertsolariekin: Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe eta Xumai Murua.

Senpereko herriak hartuko du Xilaba eta bertan ospatuko da baita ere Euskal Herriko Bertso Eskolen egunaren besta.

Txapelketari buruzko informazio osoa www.bertsozale.eus/xilaba duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button