ESZENA

Kalejira ikusgarria Andoaingo kaleetan barna

Tiritirantes Circo Teatrok Ulterior El Viaje izeneko ikusgarria egingo du maiatzaren 11n, Andoaingo Juanita Alkain plazan, 18:30etik aurrera.

Larunbat honetan sei pertsonai dibertigarri eta kuttunek osatutako kalejira ikusgarriak Andoaingo kaleak bisitatuko ditu. Bost metroko altuera arteko izaki erakargarriz osatutako familia paseatuko da Kale Nagusian barrena.
Ulterior denboran zehar egindako abentura da, familia osoarentzako ikuskizuna eta kalejira ikusgarria, kolorez beterikoa eta publikoarengandik hurbil dagoena. Bidaia, oso urrun dagoen etorkizun batean hasten da, bertan Copérnico irakasleak, denboraren makina asmatu duen zientzialari zoroak, Segundo kontramaisu traketsak eta Ainék, txori emakume txundigarriak, bost metroko altuerara iritsi daitezkeen animali espezien familia ezagutuko dute; izaki bitxiak, maitekorrak eta jostalariak.

Sei pertsonaiek publikoaren harridura lortuko dute beraien abenturekin, Segundo latorriz egindako bola erraldoi baten gainean dabil, Ainék aireko akrobaziekin liluratuko ditu ikusleak, eta dragosaurioek beraien abileziekin txundituko dituzte kaletarrak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button