BESTELAKOAK

Kalean da “Entzun!” disko-liburuaren 61. alea

Entzun! musika aldizkariak 15 urte bete ditu aurten. Horrekin batera, disko-liburu berria argitaratu du urtero legez eta bere webgunea goitik behera berritu dute. Argitalpena Durangoko Azokan izango da eskuragarri eta bertako Ahotsenea gunean aurkeztuko dute astelehenean, hilak 5.

“Batez ere, ospatu nahi duguna zenbaki berriaren argitarapena da. 61. Zenbakia, laugarren liburua edo disko-liburua”, esan dute argitalpenaren arduradunek. Hala, disko-liburua 144 orrirekin eta 19 kantuko CDarekin hornituta dator, doinuetarik bat, gainera, propio grabatu du Screamin’ Targets Donostiako power-pop taldeak.

Edukiei dagokienez, honatx batzuk labur-labur: Euskal kantu egile berriak XXI. mendean (txostena); Berri Txarrak, berba eta irudia (berezia); Euskal hardcorea (erreportajea); Xabier Lete (atzera begira); Please kill me! punka irakurtzeko (erreportajea), Nation of Ulysses & Vile Cherubs (atzera begira eta elkarrizketa) eta Euskal Rock & Rolling! (dossierra). Horietaz gain, ohiko atalak ere izango dira, hala nola, disko kritikak, iritzi artikuluak edo urteko argazkiak. Iban Zalduak idazle musika zaleak ere ipuina idatzi du ale honetan.

CDari dagokienez, askotariko 19 kantu biltzen ditu, tartean, Xabier Montoia, Alferrikako ahalegina; Matxura, Planeta terrorista, Muy Fellini, Las almas perdidas; Screamin’ Targets, Vincent B.S.; The Sparteens, Bagare; Anai-arrebak, Twist!; El Columpio Asesino, Toro, Berri Txarrak, Haria edo Los Frenos, Lo Monaco.

Argitalpenarekin loturiko xehetasun guztiak Entzun! webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu