ESZENA

“Kalealdia” jaialdiak proposamen berrienak bilduko ditu

Bilboko Udalak uztailaren 2tik 7ra bitartean, kaleko arte eszenikoen 60 emanaldi baino gehiago bilduko dituen Kalealdia jaialdiaren XIX. edizioa ondu du.

Ohi bezala, kalitate maila bikaina eta aniztasuna biltzen dituen programazioarekin abiatuko da aurtengo Kalealdia, kaleko arte eszenikoen nazioarteko panoraman lehen mailan dauden zenbait konpainiaren proposamen berrienak erakusteko.

Uztailaren 2tik 7ra 65 emanaldi antolatuko dira, eta guztira 26 konpainiak hartuko dute parte: sei Euskal Herrikoak, sei Estatuko gainerako lekuetakoak eta besteak, Frantziatik, Erresuma Batutik, Italiatik edo Belgikatik etorritakoak. Euren lanak, Areatzako, Plaza Barriko eta Arriaga Plazako agertokietan aurkeztuko dituzte, eta baita dagoeneko aipatu den Casilda Iturrizar parkean ere.

Aipatu beharreko konpainia batzuk honakoak dira:  Aller-Retour Cie eta Journal de nos corps zirku ikuskizuna; Ginger Brass Experiment, Imperial Kirikistan hirukotea eta trobadoreengandik eta komedianteengandik hurbil dagoen La Parade Impériale du Kirikistan musika ikuskizuna; Le Chapito de Nouvelle-Calédonie Caillasse lanarekin; Rosie Volt, Saseo Cie, eta zirkuko Cabaret de poche ikuskizuna; Britainia Handiko Barada Street; eta Zirkus Morsa konpainiak La fin demain obrarekin.

Euskal Herriko taldeak ere bilduko dira Bilbon eta edizio honetan euskal konpainia hauek euren azken lanak eskainiko dituzte: Amaia Elizaran, Ganso & Cía, Ertza, Hika Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea eta Zo-Zongó!!. Talde horien proposamenak dantza, zirkua, kaleko antzerkia edo clowna dira.

Berrikuntza gisa, Bilboko Kalealdiak Miguel Llanes euskal artista plastikoaren instalazio bat eskainiko du. “Margolari, eskulturagile eta sortzaileak birziklatutako material ugari erabiltzen ditu bere artelanak egiteko: plastikoa, kortxoa, egurra, sokak eta baita han hemenka aurkitzen dituen loreak ere, objektu berriei forma emateko”.

Egunez eguneko programazioa osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button