ESZENA

Kaldearte, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia, Gasteizen

Kaldearte Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia 2006an jaio zen eta ekainaren bigarren asteburuan egiten da Gastezien. Oraingo honetan, ekainaren 8tik 10era bitartean luzatuko da.

Kaldeartek “formatu ezberdinetako ikuskizunak biltzen ditu, euskaraz zein gaztelaniaz adin orotako ikusleei zuzenduak, eta diziplina askotarikoak, antzerkitik hasita dantzaraino”.
Ohi denez, Kaldearten, bertoko sortzaile euskaldunak, estatukoak eta internazionalak biltzen dira, eta hala, publikoak beste jaialdi ospetsuetan irabazitako obrak ikusteko aukera izaten du beti.

Hortaz, ekainaren 8tik 10era hiriko erdialdeko kaleetan, plazetan, parkeetan eta txokoetan eszenarik ikusgarrienaz gozatzeko parada eskainiko da.
Ikusiko dituzuen taldeen artean, Aimar & Cia, Ganso & Cia, Trapu Zaharra, Ertza eta abar daude. Beste batzuk ere Suitzatik, Frantziatik edota Portugaletik joango dira Gasteizera.

Noiz, non eta zer jakin nahi baduzue: Kaldearte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button