IKUS-ENTZUN

“Iruñea Beltza” jaialdian Italiako zinema protagonista

Egunotan Iruñea Beltza jaialdia egiten ari dira izen bereko hirian. Nobela beltza da jaialdi horretako protagonista, eta edizio honetako herrialde gonbidatua Italia.

Literatura eta zinea dira horren ardatzak, eta diziplina horretaz berba egiteko makina bat gonbidatuk hartuko dute parte mahai-inguruetan.

Baina diogun bezala, zinema ere osagarri ezinbestekoa da. Horretaz, Nafarroako Filmoteka arduratu da: “…herrialde horretan ez dago berez genero horretako tradiziorik, AEBn, Frantzian edo Erresuma Batuan bezala, literatura beltzari berari estu lotutako filmografiak baitira. Genero beltzaren ezaugarri ahulak ez zaizkio ongi aplikatzen detektibe-zinemara, femme fataleengana eta ustelkeriara gehien hurbiltzen den zinema italiarrari. Azken egoera hori, poliziaren epaitegien eta politikarien estamentuari aplikatua, Iruñea Beltzak bere astea eskaintzen dion herrialdeko zinematografian erakusten da. Eta gai hori, mafiarekin batera, izango da aurtengo tituluen hautaketaren protagonista. Hiru film (horietako bi Francesco Rosik zuzendu zituen); izan ere, salaketa sozial eta politikoko narrazio horien zuzendari nagusietakoa izateaz gain, 100 urte beteko lituzke 2022an eta , beraz, aurrea hartuko diogu zinemagileak aurten, dudarik gabe, jasoko duen omenaldiari.”

Hortaz pantailaratuko diren filmak (Baluarteko ganbera aretoan, urtarrilaren 18, 19 eta 20an) honakoak dituzue: gaur, 20:00etan Salvatore Giuliano (Italia, 1962). Film horrek Salvatore Giulianoren biografia (1922-1950) kontatzen du. Siziliako gaizkile mitiko eta independentista da Giuliano.

Bihar, Indagine su un cittadino al di sopra di ogni sospetto (Elio Petri, 1970), eta zikloa amaitzeko, 20an, Cadaveri eccellenti (Francesco Rosi, 1975).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button