ESZENA

KALDeARTE, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia Gasteizen

KALDeARTE Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia 2006an jaio zen, Gasteizko Udalaren Kultura Sailaren eskutik. Aurten ekainaren 8, 9 eta 10ean egingo da Gasteizko plaza eta kaleetan.

Kaldeartek formatu ezberdinetako ikuskizunak biltzen ditu, euskaraz zein gaztelaniaz adin orotako ikusleei zuzenduak, eta hala, Gasteizko kaleak antzerki, musika, dantza, zirku, akrobazia, umore eta ikusizko ustekabez beteko dira.

Azken urteetan bezala, KALDEaRTE ostiral gauez hasiko da ikuskizun handi baten eskutik. Aurtengoan Frantziako Luc Amoros konpainiaren Page Blanche lanaren eskutik etorriko da hasiera hau. Aldamioaren gainean, orrialde zuri baten aurrean baleude, 6 antzezle-margolarik hainbat istorio kontatuko dute, zuzenean marraztu edo antzeztutako irudiak bitarte. Andre Maria Zuriaren plazan izango da ikuskizuna ostiralez, ekainaren 8an, 23:00etan..

Porpol Teatro, Minusmal, Chabatz D’entrar , Les Cousins, Pez Limbo, Fet A Má, Malas Compañías,  Capicua, Circ Panic, Traspasos, Circovito,  Lusco E Fusco , Latirili, Vaivén Circo, Kolectivo Monstrenko eta beste talde askok hartuko dute parte ekimen bizi honetan.

Non-zer-noiz hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button