MUSIKA

Aurtengo Hiriko Soinuak musika lehiaketa martxan dago

Hiriko Soinuak lehiaketaren aurtengo edizioa prest du Barakaldoko Udalak. Lehiaketan izena emateko epea uztailaren 13ra arte egongo da zabalik. Sari berezia egongo da euskaraz sortutako musika proiektuarentzat.

Barakaldoko Udalaren Hiriko Soinuak proiektu kulturalaren helburua artista musikalak bilatzea eta sustatzea da, musika-industriarekin lehen harreman profesionala izateko aukera izan dezaten, eta azken batean ere, kultura sustatzeko.
Horren baitan, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein estilotako talde eta bakarlarientzako lehiaketa baterako deialdia egiten da, Barakaldoko proiektuei arreta berezia jarriz. Lehiaketaren ostean hautatutako artisten arteko finala etorriko da. Irabazleek Hiriko Soinuak musikaldian parte hartuko dute, estatu mailan izen handia duten taldeekin batera.
Hiriko Soinuak lehiaketak hainbat sari emango ditu: estudio profesional  batean disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea, eta Barakaldoko Herriko Plazan Hiriko Soinuak musikaldian parte hartzea, besteak beste.

Izena emateko epea amaitzean, eta hautagaitzak ikusi ondoren, epaimahai profesional batek 9 talde finalista hautatuko ditu irailaren 23an Barakaldoko San Bizente parkean zuzenean jotzeko.

Lehiaketaren oinarriak: Hiriko Soinuak 2023

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button