Nontzeberri

“Kafe Bilbao” Teatro Laburreko Gidoien Lehiaketa

Bilboko Kafe Bilbao kafetegiak, Tartean teatroak lagunduta, Teatro Laburreko Gidoien Lehiaketaren 14. edizioa antolatu du. Parte hartzeko epea abenduaren 31an amaituko da. Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate bakoitzean gidoi bakarra aurkez daiteke. Saria 1.000 euro izango da modalitate bietan. 

Lehiaketaren baldintzei dagokienez, kafe–teatrorako edo formatu txikiko lanetarako gidoiak aurkeztuko dituzte lehiatzaileek. Hau da, aurkeztuko diren antzezlanen beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak izan beharko dira eta bere ekoizpena eta banaketa erraza.

Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira.
Luzera 30 minutuko ikuskizun bati dagokiona izango da.
Gidoiaren hiru kopia aurkeztuko dira gutunazal itxian. Horrekin batera, beste gutunazal itxi bat egongo da egilearen datuekin. 

Gidoiak Cafe Bar Bilbao-ra bidali beharko dira e-mailez. Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version