ESZENA

“Kafe Bar Bilbao” Teatro Laburreko Gidoien Sariaren deialdia martxan

Kafe Bar Bilbaok, Tartean teatroak lagunduta, Kafe Bar Bilbao Teatro Laburreko Gidoien Saria lehiaketaren 16. ediziora dei egiten du. Abenduaren 31ra arte bidali ahal dira lanak.

Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate bakoitzean gidoi bakarra aurkez daiteke. Saria 800 euro izango da modalitate bietan.

Lehiaketaren baldintzei dagokienez, kafe–teatrorako edo formatu txikiko lanetarako gidoiak aurkeztuko dituzte lehiatzaileek. Hau da, aurkeztuko diren antzezlanen beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak izan beharko dira eta bere ekoizpena eta banaketa erraza.

Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Epaimahaiak kontuan hartuko du lanaren kalitatea (teatrala, literaturarena…) eta antzezgarritasuna.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button