Nontzeberri

“Kafe Bar Bilbao” Teatro Laburreko gidoien lehiaketa

Kafe Bar Bilbaok, Tartean teatroak lagunduta, Kafe Bar Bilbao Teatro Laburreko Gidoien sariaren 17. ediziorako deia egin du. Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da. Bi sari izango dira, 800 €, euskarazkoa eta erdarazkoa.

Kafe-teatrorako edo formato txikiko antzerki-lanetarako gidoiak aurkeztuko dira. Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da.

Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoi modalitate bakarrera aurkeztu daiteke obra bakoitza. Erdarazko lanen egileek Euskal Erkidego edo Nafarroakoak izan beharko dute. Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Epaimahaiak kontuan hartuko du lanaren kalitatea (teatrala, literaturarena…) eta formatu txikiko antzerki-lanetarako gidoia izatea.

Tartean teatroak lan hauen irakurketa dramatizatua antolatuko du. Kafe Bar Bilbao harremanetan dago Pabeiloi 6 Bilboko antzokiarekin, saritutako lan baten ekoizpena lagundu eta bertako Antzerki Laburraren Festibalean aurkeztua izan dadin.

Gidoiak emailez bidaliko dira Kafe Bar Bilbaora: info@bilbao-cafebar.com

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version