MUSIKA

Kafe Antzokiko udazkena mariachien doinuekin hasiko da

Hurrengo ostiralean, berriz, Bilboko Zenttric pop taldea izango da Kafe Antzokian estreinako disko arrakastatsua aurkezten. Larunbatean Pink Floyd klonak diren Pink Tones izango da (hilak 18).Hurrengo asteko ostiralean (hilak 24) Kentuckyko Nine Pound Hammer cowpunk koadrila parranderoak garagardoz beteko du aretoa, eurekin Motociclón madrildarrak izango dira.

Urriari dagokionez, Arizona Baby banda izango da hilaren 1ean. Larunbatean berriz, hilak 2, Eric Sardinas blues eta rock gitarra jotzailea izango da. Hurrengo ostegunean, hilak 7, Gernikako Audience eta ezkerraldeko Eten taldeak taularatuko dira, eta biharamunean, hilak 8, Steve Lucky & The Rhumba Bums, Miss Carmen Getit kantariarekin, sasoi bateko rock doinuak zabaltzen, eurekin Santiago Delgado & The Runaway Lovers bilbotarrak arituko dira. Larunbatean, hilak 9, Mad Caddies ska taldea izango da agertokian. Igandean, halaber, Mike Farris & The Roseland Rythm Revue-k joko du, Jardin Infierno bilbotarrekin batera (hilak 10).

Hurrengo asteko ostegunean, hilak 14, Lady Dottie & The Diamonds soul banda izango da. Ostiralean, hilak 15, Esne Beltza gipuzkoarrek festa giroa zabalduko dute Gaztezulo aldizkariaren festan. Asteartean The Dillinger Scape Plan, Cancer Bats eta The Ocean koadrilak arituko dira (hilak 19). Ostiralean Delafé y Las Flores Azules etorriko dira Bilbora (hilak 22). Hilabetearen amaieran metal estiloa izango da protagonista. Izan ere, Idi Bihotz talde ezagunaren azken kontzertua izango da urriaren 29an.

Kafe Antzokiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button