BERTSOTAN

Barikuan Izeta sariketaren finala Elizondon

Sariketa honek Mariano Izeta zenaren izena hartzen du, herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertu nahi diolako Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Nafarroako Bertsozale Elkarteko ohorezko presidentea izan zenari.

Azaroaren 23an, Izeta sariketaren bi kanporaketak egin ziren Baraibar eta Barañainen eta horien ostean aurtengo sariketak baditu finalistak. Aimar Karrrika, Josu Sanjurjo, Egoitz Gorosterrazu, Kotte Plaza, Iker Gorosterrazu eta Patxi Castillo arituko dira ostiralean Elizondon egingo den finalean.

Egun horretan, 21:00etan afaria izango da eta horren ostean jokatuko da saioa. Bosgarren edizioaren aurkezle lanetan Gorka Urtasun arituko da eta epaile lanetan, berriz, Mikel Altzuart, Nerea Bruño eta Josu Etxanobe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button