IKUS-ENTZUN

Kabigorri Ateneoko “DokuForumean” saioa, prostituzioaz

Apirilaren 19an, Irungo Kabigorri Ateneoan antolatu duten DokuForum saioan, prostituzioa izango da eztabaidagaia.

“Oraingoan prostituzioaren inguruan antolatuko dugu eztabaida eta berton lanbide honen inguruan dauden jarrera ezberdinak aztertuko ditugu. Kokapena egiteko, Puteros dokumentala proiektatuko dugu. Erreportaje horretan putazaleak ezagutuko ditugu. Zergatik gastatzen dute dirua horretan? Zer pentsatzen dute ? Nola bizi dute?”.

Ondorengo eztabaidan, prostituzioan aritzen diren pertsonekin lan egiten duen Arrats Elkartearen ordezkari bat joango da saioa eta hainbat argibide emango ditu lanbide estigmatizatu honetan diharduten pertsonen arazoez.
Eztabaidaren helburua gaiaren inguruan dauden iritzi eta ikuspegi ezberdinak aztertzea izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button