BESTELAKOAK

“Justin Hiriart” komikiaren edizio osoa argitaratu du Ereinek

Justin Hiriart abentura-komikia Gregorio Muro Harrietek (gidoilari) eta eta Francisco Fructuoso Esparzak (marrazkilari) egin zuten 1982 eta 1988 urteen artean. Bost alek osatzen dute sail osoa, baina bere garaian hiru besterik ez ziren plazaratu.

Bada, orain, Ereinek sail osoa bildu eta edizio bakarrean argitaratu du. Ereinen arabera, abenturazko komikien eredu paradigmatikoa da. Guztira, kolorez jositako 248 orrialde dira.

“Atzean beti itsasoa dagoelarik –ia-ia beste pertsonaia balitz bezala– euskal baleazale talde baten ibilien berri izango dugu orriotan. XVII. mendearen hasiera aldean, Kanadako kostaldean barna mugitzen dira baleazale horiek, eta era guztietako abenturak biziko dituzte, pirata ingelesekin, abenturazale frantsesekin eta indigena indiar eta eskimalekin gurutzatzen baita haien patua, literaturaren zenbait maisulanari esker, nola diren Azken mohikanoa eta Moby Dick, guk oso ondo ezagutzen dugun inguru geografiko batean”.

Informazio gehiago: erein.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button