MUSIKA

Jupiter Jon eta Big Boy taldeek Errenterian joko dute

Irungo Jupiter Jon bandak Eta metaforak greba egin zeben… (Bidehuts) izenburuko lan berria aurkeztuko du igandean, hilak 6, Errenteriako Niessen aretoan. Jupiter Jonekin batera, Zumaiako Big Boy taldea ariko da. Kontzertua 19:30ean hasiko da.

Jupiter Jon Euskal Herriko hainbat txokotan jotzen ari da, Eta metaforak greba egin zeben… disko berria aurkezteko. Grabazio horrek hamar doinu biltzen ditu: “Paleolitikoa eta gero Elvis kantuan entzuten diren rockabilly kutsuko oilo-onomatopeiak, Satanak piezako alboka, Navajo Kodigoan kantuko afrikanismoa, Ipar Poloko alkatea josten duten gitarra eta baxu angeluarrak, Festa komunista Genzano di Roman abestiko dub giroa edo Gansterrak operara doaz abestiko lirismoa”.

Big Boytaldeak, berriz,  gitarra errepikakorrak eta haize instrumentuek nahasten ditu modu berezian, euskaraz abesturiko letra surrealistak ahaztu gabe. Zuzenekoetan, gainera, bideo irudiak ere erakusten dituzte. Ikus-entzunezkoen harira, oraintsu, taldeari buruzko dokumentala ere grabatu dute.

Big Boy Dokumentala (subt.) from bigboy on Vimeo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button