ARTEA

June Crespo eskultorearen “Gauza eta zu” erakusketa

June Crespok (Iruñea, 1982) muntaia edo collagetik gertu dauden eskulturak paratu ditu Bilboko Carreras Mugica galerian; Cosa y tú izenburuko erakusketa zabalik dago uztailaren 30era arte.

Eskultore nafarrak hainbat material jarri ditu bata besteari lotuta edo bata bestearen gainean: burdinazko xaflak, porlanezko bloke modularrak, aldizkariak edo arropa zatiak. Hala, emaitza muntaia edo collagetik gertu dagoen obra da.

Artistaren xedea da forma ezagunen irakurketak edo pertzepzioak etetea, ikuslea inplikatzeko, forma horietan fisikotasunetik eta materialtasunetik abiatuta.

Crespok modu esperimentalean erabiltzen du irudiaren erreprodukzioa, bai eta erreprodukzio horren ustiaketa ere, arte grafikoen eta eskultura-instalazioen esparruetan. Hala, eskultura ikuspegi zabalaz ulertzen du, eskultura collage bihurtu arte, besteak beste.

Eskultorea Bilbon bizi da, eta hainbat erakusketetan parte hartu du, tartean, Hitting it off (P-exclamation, New York, 2014); Wild Things (The Green Parrot, Bartzelona, 2014) eta Pareidolia (Bacelos, Madril, 2014).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button