MUSIKA

June Calsor kantari donostiarrak “Amalur” lana estreinatuko du gaur

June Calsor kantari eta konpositore donostiarrak 11 abestik osatzen duten Amalur estreinako lana aurkeztuko du gaur, Youtube eta Spotify bezalako streaming plataformetan, eta artistaren Bandcamp orriaren bidez ere eskura daiteke.

Artistak berak adierazi duenez, “diskoak soularen eta jazzaren soinuak eta pop eta R&B modernoaren erritmoak modu leun eta dotorean nahasten ditu. Soinu eta letra introspektibo horiek erritmo gozo eta distiraz betetako bidaia paregabe batera garamatzate. NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuetan oinarrituta, albumak norberaren eraldaketa, mundua eraldatzeko bide bat bezala aurkezten du”.

Amalur MECCA estudioetan grabatu eta nahastu da, eta Musikeneko musikari batzuen laguntzarekin osatu da: Ander Zulaika (bateria eta perkusioa); Daniel Vallejo (baxu elektrikoa); eta Richie Salvador (pianoa eta teklatua). Horrez gain, Brian Aching gitarra-joleak, Iñigo Cuenca tronpeta- jotzaileak eta Gorka Mirandak zuzendutako EASO Gazte Abesbatzak ere parte hartu dute.

Gainera, Olatz Diaz ilustratzaileak egindako ilustrazioak albumaren Deluxe bertsioan ikus daitezke, liburu artistiko batekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button